BilboLinux EDU

Gure gizartean hezkuntza funtsezko oinarria da. Etorkizuna aldatzeko arlo honeta lan egin behar dugu, pribatua edo kolektiboa aukera ahal izateko. Aukera gure esku izan behar da, eta ez da izan behar erakunde publikoei eta erabiltzailei merkatuen eta enpreseen inposaketa.

 

Gure inguruan mundua nola aldatzen den ikusten dugu, internet eta teknologi berriek informazioa eta ezagutza zabaltzeko iturri nagusi bihurtzen ari dira. Horrexegatik software librearen garapenaren alde gaude, herri jabetza tresna bezala, ezagutza eta informazioa gutxien esku ez daudela ziurtatzeko, ordaindu ahal duenaren lizentziaren menpe, baizik eta kooperazioa eta elkartasunari esker gizakion jabetza izango da.

 

Raúl Sanchez: “ Software librea izatea ezagutza mugatu gabekoa da, askatasun teknologikoa da, eta berrizteko gaitasuna hasieratik eraiki behar barik.

Software libreak elkarlan eta balore adiesgarriak transmititzen ditu. Hauek zientziaren jatorritik bere bultzatzaileak izan dira, eta ez dituzte murrizten pertsonen gaitasunak ez lizentziekin ez tituluekin ez patenteekin. Software librea ez da helmuga izan behar, abiapuntua baizik, ezagutza elkarbanatzera zuzenduta era askoz zabalago bezalakoa.

 

Askotan software askea ekintza bai solidarioa bai kooperatiboa da. Eskuzabaltasuna ezagutzaren elkarbanatzearen partea da, beste bati zerbait emateko hori galdu behar ez duzulako; ezagutza inork galdu gabe zabaltzen da, are gehiago, jasotzen duenaren ekarpenek aberasten dute eta aberatsagoa izaten zuregana itzultzen da.

 

Hau dela eta, garatzeko urrengo bertsioa BilboLinux EDU izango da, hezkuntza arloan lan egiteko zuzenduta eta datorren ikasturteari begiratzen, 2016-2017koa Bilboko ikastetxe baten ikasleekin lan egitea espero dugu.

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR