BilboLinux Sistema Eragileak

Gure banaketak Ubuntun oinarrituta daude, eta egun hiru dira BilboLinux sistema eragileak dituen bertsioak: BilboLinux Etxekoa (Home Edition), hiritar arruntari zuzendutakoa eta funtziorik erabilienak eta tresna instalagarrien bilduma dituena klik gutxi batzuekin; BilboLinux Vista, Etxekoak dituen baliabide berekin, baina ikusmen-arazoak dituztenetzako edo gehigarri espezifikoekin sartzen direnentzako atzipen-tresnekin; BilboLinux Pro, autonomoentzat, enpresa txiki eta ertainentzat, kontabilitate eta SPTerako programekin. Egun laugarren bertsioa garatzen ari gara, BilboLinux Edu, hezkuntza arolan aplikazio, funtzionalitate eta tresna andana eskainiko dituena, ikaslearen zein irakaslearen lana erraztuko dutenak.

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR